Ekitaldiz leporaino beteta iritsiko dira Sanjuandegiko festak aurtengoan. Bi urtez ezin izan dituzte auzo horretako jaiak ospatu, baina itzulerarako egitarau oparoa prestatu du XJ Auzolanean taldeak. Mantangorrik ez du hutsik egingo aurtengoan, beraz.
Jaietako hiru egun indartsuenak ekainaren 3tik 5era izango dira, baina aurreko egunetarako ere prestatu dituzte hitzorduak. Maiatzaren 28an, esaterako, Umeen Eguna izango da, eta asteazkeneko bertso saioari eta osteguneko mus txapelketari eta kontzertuei heldu diete festen antolatzaileek.
Askotariko ekitaldiak izango dira egun horietan guztietan, ohikoak batzuk eta berriak beste batzuk. Besteak beste, kalejira, gazte afaria, kontzertuak, areto dantzen emanaldia, DJ emanaldiak, xake txapelketa, judo erakustaldia, poteoa, bazkaria, trikiti txapelketa, parrillada, zezena, dantzari txikien emanaldia nahiz herri kirol erakustaldia izango dira.
Honako hau da XJ Auzolaneanek aurtengo festetarako prestatu duen egitaraua:
Maiatzak 28, Umeen Eguna
12:00. Juntadizoa eta jolasak.
14:00. Umeen auzo bazkaria.
16:00. Iago Magoren ikuskizuna.
Ekainak 1, asteazkena
21:00. Bertso afaria Baigera IIn. Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Oier Etxeberria ariko dira kantuan.
Ekainak 2, osteguna
19:00. Kantu jira eta pintxo poteoa.
21:00. Mus Txapelketa Ongi Etorri jatetxean.
22:00. Iluntze musikatua: Esanezin eta Locopirata taldeen kontzertuak.
Ekainak 3, Gazte Eguna
15:00. Kafea eta auzolana.
15:00. Skate parkeari agurra.
19:00. Mantangorriren ongietorria.
19:05. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.
20:00. Batukada.
21:00. Gazte afaria.
23:00. Areto dantzen emanaldia.
23:00. Rodeo, No Place eta Laket taldeen kontzertuak karpan.
23:00. Natx, B2B, Meritron, P4ul, B2B, Kanpax, Enedound eta Jos_U.
Ekainak 4, Auzo Eguna
10:30. Xake txapelketa.
11:00. Judo erakustaldia.
13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.
13:30. Trikiti-pintxo-poteoa.
15:00. Auzo bazkaria.
17:00. VIII. Trikiti Txapelketa.
18:30. Txokolatada.
19:00. Skapaie elektrotxaranga.
19:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
20:00. Parrillada.
22:00. In Your Face eta McOnak taldeen kontzertuak.
Ondoren, DJ Aztakolen emanaldia karpan.
Ekainak 5, igandea
06:00. Txokolatada.
07:00. Zezena.
09:00. Salda.
12:00. Dantzari txikien emanaldia.
16:30. Zezen txikiak.
18:30. Herri kirolak.
19:45. Poteko mantangorri zenbaketa.
20:00. Mantangorriri agurra.