Ander Avellanedak Lagun Onakeko gizonen lehen taldea gidatzen jarraituko du. Azpeitiko futbol taldeak sare sozialen bidez eman du kontratu berritzearen berri, eta zehaztu duenez, beste urtebetez izango da taldea zuzentzen. Orain arteko gisan, Iñigo Saizar jokalari eta kapitain ohia izango du laguntzaile lanetan.
2020aren hondarrean iritsi zen Avellaneda Lagun Onakera, taldea egoera oso onean ez zela –sailkapeneko beheko postuetan zegoen–. Aitor Zubizarreta entrenatzailearen lekua hartu zuen ordura arte Tolosako gizonen lehen taldeko entrenatzaile izan zenak. Mailari eustea lortu zuen Lagun Onakek denboraldi hartan, eta bukatu berri den sasoian ere hala egin du. Horrenbestez, Azpeitiko taldea Espainiako Hirugarren Mailan ariko da hurrengo denboraldian ere.