Irabazleek jaso dute Ilunperen zozketako saria

Julene Frantzesena 2022ko mai. 8a, 08:21

Saridunak eta Ilunpeko ordezkaria.

Eskuz banakako pilota txapelketaren finalerako kantxako lau sarrera, lau lagunentzat bazkaria Loiola hotelean eta 1.200 euro eskuratuko dituzte 12.383 zenbakidun boletoaren jabeek.

Miren Garatek eta Hegoi Alkortak irabazi dute Ilunperen aurtengo zozketako saria. 12.383 izan da saritutako zenbakia, eta horiek zuten zenbaki hori zuen txartela. Horrenbestez, eskuz banakako pilota txapelketaren finalerako kantxako lau sarrera, lau lagunentzat bazkaria Loiola hotelean eta 1.200 euro eskuratuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide