Bi gizon atxilotu dituzte saltoki batean lapurreta egitea egotzita

Julene Frantzesena 2022ko mai. 7a, 16:24

Kutxa erregistratzaile bat.

18:00 aldean atxilotu zituen Ertzaintzak, lapurreta egin eta autoan ihes egin zuten 19 eta 31 urteko bi gizonak. Ertzaintzak adierazi duenez, saltokiko arduradunetako batek kutxa erregistratzailetik dirua lapurtzen harrapatu zuen gizonetako bat, baina ihes egin zuen.

Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen atzo arratsaldean, 18:00 aldean, herriko saltoki batean lapurreta egitea egotzita. Ertzaintzak ohar bidez jakinarazi duenez, bi pertsona saltoki batetik korrika atera zirela eta dirua lapurtu zuela esanez abisua jaso zuten. Saltokian baieztatu ahal izan zuten gizonetako bat kutxa erregistratzailetik dirua hartzen harrapatu zuela dendako arduradunetako batek.

Ertzaintzaren arabera, saltokitik korrika atera zen gizona, eta kanpoaldean zain zegoen beste gizon batekin batera egin zuen ihes autoan, baina herrigunean atzeman zituzten handik gutxira, eta atxilotu egin zituzten. Atxilotutako gizonek 19 eta 31 urte dituzte, eta Ertzaintzaren esku utzi zituzten atzo bertan, lapurreta egitea egotzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide