Iker Zinkunegi errezildar pilotuak eta Aratz Aizpuru azpeitiar kopilotuak (Peugeot 208 Rally 4) irabazi dute Azpeitiko Rallysprintaren XXII. edizioa. Azpeitia-Etumeta-Aizarna hamabost kilometroko ibilbidean egin dute proba gaur, 14:30ean hasita, eta denborarik onena Lagun Artea eskuderiako bikoteak erdietsi du. Haien ostean, bigarren postuan, sailkatu dira Jokin Agirre eta Arantzazu Araneta (BMW M3) azpeitiarrak, eta hirugarren, berriz, Aitor Aristregi eta Markel Povedano (Mitsubishi Lancer Evo IX) izan dira. Orotara, 32 bikote zeuden probarako izena emanda, baina batzuek ez dute parte hartu eta beste batzuek ezin izan dute rallysprinta bukatu; 20 pilotu-kopilotuk egin dituzte hiru mangak.
(Argazkiak: Urtzi Oteiza)