Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, hitzaldia izango da bihar, asteazkena. Gure memoriaren une lausoak. XVI. mendeko geopolitikaren oharrak izenburua jarri diote saioari, eta Idoia Arrieta izango da hizlaria. Era berean, irailean egitekoak ziren gazteentzako aurkezpena egingo dute, baita antolaketarako gonbidapena ere. Azoka Plazako lehen solairuan izango da saioa, 19:00etan hasita.