Nuarbetik Matxinbentara mendi ibilaldia antolatu du Baigerak

Julene Frantzesena 2022ko mai. 10a, 09:14

Matxinbentako plaza. (EpMartin)

Maiatzaren 28an, zapatua, egingo dute txangoa. Azpeititik Nuarbera autobusez joango dira, eta Matxinbentatik ere hala itzuliko dira Azpeitira. Txangora joan nahi dutenek hamabi euro ordaindu beharko dute.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak mendi buelta antolatu du maiatzaren 28rako. Nuarbera autobusez joango dira parte hartzaileak, eta handik Matxinbentara txangoa egingo dute oinez. Azpeitira itzulera ere autobusez egingo dute.

09:00etan aterako da autobusa San Martin egoitzaren paretik Nuarbera. Matxinbentara iristean Beko tabernan egingo dute hamaiketakoa. Ibilaldian parte hartu nahi duten herritarrek hamabi euro ordaindu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide