Ukrainara bidaltzeko materiala jasoko dute bihar eta etzi

Julene Frantzesena 2022ko mai. 11a, 08:44

Iberotarren plazako bizilagunek Ukrainarako material bilketa egin zuten egun bateko irudia.

Iberotarren plazako bizilagunek plaza horretan bertan egingo dute bilketa goizez nahiz arratsaldez. Bilketaren sustatzaileek azaldu dutenez, batez ere, Paracetamolak, bendak, umeentzako esne hautsa eta potitoak behar dituzte.

Ukrainara bidaltzeko materiala bilduko dute Iberotarren plazako bizilagunek bihar eta etzi. Plaza horretan bertan egingo dute bilketa, 1. zenbakiaren beheko lokalean, bihar 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta etzi, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Herritarrek askotariko produktuak eraman ahal izango dituzte hara, hala nola atun eta sardina latak, dilistak, babak, makarroiak, arroza, gailetak, txokolatea, olioa, ura, esnea nahiz umeentzako esne hautsa. Horrez gain, baina, bestelako produktuak ere bilduko dituzte: ur oxigenatua, bendak, hidro-alkohola, konpresak, fardelak, biberoiak zein muki zapiak, besteak beste.

Bilketaren sustatzaileek azaldu dutenez, batez ere, Paracetamolak, bendak, umeentzako esne hautsa eta potitoak behar dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide