Zomorroen inguruko tailerra egingo dute igandean, maiatzak 15, Azpeitiko Ekoetxean. 6 eta 12 urte bitartekoei eta beren familiei zuzendutako saioa izango da. Interesa dutenek ostirala –maiatzaren 13a– baino lehen eman behar dute izena, 943-81 24 48 telefonora deituta. Parte hartzaileek intsektu bat identifikatzen duten ezaugarri nagusiak ezagutuko dituzte, eta intsektu bat sortuko dute.