Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzenduta, Ipuinaren Ordua saioa izango da datorren astelehenean, maiatzak 16, Udal Liburutegian. 17:30ean hasiko da saioa, eta hara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, plazak mugatuak direlako.
Ostirala izango da horretarako azken eguna, eta interesatuek liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira whatsapp mezua idatzita.