Hasi da Gaztetxeak antolatutako futbito txapelketa

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 10a, 11:29

Hamasei taldek eman dute izena Gaztetxeak euskal presoen alde antolatutako txapelketan. Atzo hasi ziren partidak, eta dagoeneko zehaztu dute finalaren data. 

Hasi da Azpeitiko Gaztetxeak euskal presoen alde antolatutako futbito txapelketa. Atzo arratsaldean ekin zioten txapelketari Betharrameko jolastokian, eta ohi bezala, bertan jokatuko dituzte patida guztiak. 

Hamasei taldek eman dute izena aurtengo futbito txapelketan, eta astelehenetik ostegunera bitartean jokatuko dituzte partidak. Bina partida jokatuko dituzte egun bakoitzean, aurreneko partida 19:00etan hasita eta bigarrena 20:00etan. Final laurdenak eta finalaurrekoak jokatu ostean erabakiko da zein taldek jokatuko duten finala. 

Gaztetxeko kideek aurreratu dutenez, dagoeneko jarri dute finalaren data. Uztailaren 15ean izango da, Gaztetxearen 17. urteurrenaren ospakizunaren bezperan. Oraindik ez dute finalaren formatua erabaki, eta horren berri aurrerago emango dutela adierazi dute.

Hona hemen aste honetako partiden ordutegia: 

Maiatzak 10, asteartea:

19:00: Haginpe - Txulue
20:00: Ekuprix - Akerbeltz

Maiatzak 11, asteazkena:

19:00: Kortzo - Gaztiek
20:00: Campeones - Txominekuek

Maiatzak 12, osteguna:

19:00: Txarazpikua - Txifor
20:00: Sarraski - Bituyok

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide