Liburu aurkezpena eta hitzaldia bat egin zituen atzo Emakumeen Txokoan Nerea Astigarragak. Azpeitiarrak Resetea tu vida izeneko liburua idatzi du, eta han jasotakoak hizpide izan zituen atzoko saioan. Idazleari desoreka bipolarra diagnostikatu zioten duela urte batzuk, eta gai horren inguruan idatzi du, hain zuzen ere, liburua.