Loidisaletxe II.ak eta Julene Iturbek bertsoz girotu dute San Martin egoitza

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 14a, 09:15

Adin-adin egitasmoaren barruko bertso saioa eskaini zuten atzo arratsaldean Iturbek eta Loidisaletxe II.ak. Besteak beste, bertsoen bitartez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea du helburu programa horrek. 

Beste urte batez, Adin-adin egitasmoa San Martin egoitzara iritsi da. Atzo arratsaldean eskaini zuten Adin-adin proiektuaren barruko bertso saioa Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II.a eta Julene Iturbe bertsolariek, eta gogotik gozatu zuten egoitzako egoiliarrek. Iazko azaroan ere bi bertsolari horiek izan ziren San Martineko egoiliarrekin.

Gainera, giro ederra lagun, egoitzako lorategian egin zuten saioa, eguraldi ederra zegoela aprobetxatuta. 16:30ean hasi ziren kantuan Iturbe eta Loidisaletxe II.a, eta egoiliarrek ez ezik, senideek, langileek zein boluntarioek ere gozatu zuten saioaz. Amaieran Maria Eizagirre egoiliarra bertso bat botatzera ere animatu zen.

San Martin egoitzako kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete Lankuri eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, beste urte batez ekimena antolatzeagatik. 

(Argazkiak: San Martin egoitza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide