Aurtengo Gipuzkoako bertso idatzien eskolarteko mailako txapelketan, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko zenbait ikaslek sariak eskuratu dituzte. Zehazki, honako lau ikasle hauek izan dira sarituak: Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako Amaia Gurrutxaga, Ane Arrieta eta Iraia Urrestilla, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailako Irati Labaka.