Herriartekoaren eskuzko final-zortzirenekoa bete-betean irabazi du Azpeitiak Lasarte-Oriaren kontra. Joanekoa 0-3 irabazi zuten Ilunpekoek. Itzulerako partidak, berriz, atzo jokatu zituzten Izarraitz pilotalekuan, eta hirutik hiru eskuratu zituzten Ilunpeko pilotariek; aise, gainera.
Kadeteen mailan, Iker Otaegik eta Oier Larrañagak 22 eta 1 mendean hartu zituzten lasartearrak. Jubeniletan, Eneko Odriozolak eta Beñat Ezamak 22 eta 4 eginda irabazi zuten. Eta, seniorretan, 22 eta 3 nagusitu ziren Iker Egiguren eta Jakes Elosegi. Hala, final-laurdenak jokatzeko aukera eskuratu dute Azpeitiko pilotariek.
Herriarteko larruzko paleta eta pala motzeko final-laurdenetan, ordea, bestelako zortea izan du Azpeitiak. Izan ere, Donostiaren kontra 2-0 galdu du: lehena, 35 eta 24; eta bigarrena, 40 eta 25.