Haujijijai batzordea hasi da saninazioak prestatzeko batzarrak egiten

Julene Frantzesena 2022ko mai. 26a, 15:24

Atzo hainbat lagunek kioskoan egin zuten batzarra.

Atzo, asteazkena, egin zuten aurtengo saninazioak antolatzeko bigarren bilkura. Hainbat lagun elkartu ziren. Ekainaren 8rako jarri dute hitzordua: 21:00etan, plazan.

Haujijijai batzordea hasi da dagoeneko aurtengo San Inazio festak antolatzeko prestaketekin. Atzo, asteazkena, hainbat lagunek parte hartu zuten plazako kioskoan gauzatu zuten bigarren batzarrean. Batzordeak adierazi duenez, hasi dira jaiei "forma" ematen, eta lantaldeak ere martxan daude jada. Hurrengo hitzordua ekainaren 8rako jarri dute, 21:00etan, plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide