Dena eta Shibari taldeen kontzertuak izango dira gaur gauean Orkatzen

Julene Frantzesena 2022ko mai. 27a, 10:34

Dena taldeko kideak.

Rock alternatibo, post-hardcore eta post-rock doinuak eramango dituzte bi taldeek Orkatzera. 22:30ean hasiko dira emanaldiak.

Ondarruko bi talde izango dira gaur, ostirala, 22:30etik aurrera, Orkatz kultur elkarteko agertokian: Dena eta Shibari. Dena hirukoteak rock alternatiboa eta post-hardcorea jorratzen ditu, eta Zure mugadun hutsune bigarren diskoa aurkeztu berri du. Shibari taldeak ere, rock alternatibo eta post-rock doinuak eramango ditu Orkatzera.

Bestalde, Orkatz kultur elkartearen 29. urteurreneko ospakizunak izango dira ekainean. Hain zuzen ere, hilaren 16an, 17an eta 18an izango dira ospakizun ekitaldiak. Egitaraua laster plazaratuko du elkarteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide