Ikasleek herriko berdeguneez egindako lanketak eta hausnarketak partekatu dituzte udal ordezkariekin

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 27a, 11:15

Ikasleak ikasturtean zehar egindako hausnarketak udal ordezkariekin partekatzen udaletxean. (Azpeitiko Udala)

Urtero bezala, Agenda 30 proiektuaren bueltan lanean aritu dira herriko ikastetxeetako ikasleak, eta aurten Azpeitiko berdeguneak izan dituzte aztergai. Hori dela eta, gaiaz egindako gogoetak partekatu dituzte udaleko ordezkariekin udaletxera egindako bisitan. 

Azpeitiko ikastetxeetako ikasleak ikasturtean zehar Agenda 30 proiektuaren bueltan lanean aritu dira, eta, orain, hilabeteetan egindako lanketak eta hausnarketak partekatu dituzte Azpeitiko Udaleko zinegotziekin. Hain zuzen, aurten, herriko berdeguneak izan dituzte aztergai Agenda 30 egitasmoaren barruan, eta horiez egin dute gogoeta ikastetxeetako gaztetxoek.

Azken urteetan bezala, ikasleek bisita egin dute udaletxera, hausnarketak eta proposamenak udal ordezkariekin elkarbanatzeko. Leire Goenaga Hezkuntza batzordeburua eta Aitor Bereziartua Ingurumen batzordeburua elkartu dira ikasleekin, eta haien iritziak eta proposamenak entzun dituzte, ikasleen galderei erantzutearekin batera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide