Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Mainlander eta El Intachable Rony taldeen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2022ko mai. 27a, 15:00

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean, eta irabazleak Pedro Aranbarri eta Iosu Badiola izan dira.

Mainlander eta El Intachable Rony taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, larunbata, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Uztarriak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu parte hartzen zuten bazkide guztien artean. Herritar ugarik parte hartu du zozketan, eta irabazleak Pedro Aranbarri eta Iosu Badiola izan dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide