Chimo Bayok parte hartuko du uztailaren 16an Sanagustinen izango den DJ festan

Julene Frantzesena 2022ko mai. 27a, 12:16

Chimo Bayo musikaria.

Chimo Bayo ez ezik, Alina Mora, Dario Nuñez, Julius MC eta DJ Mari ere izango dira kulturgunean. 22:00etan hasiko da DJ festa, eta herritarrek 1990eko hamarkadara jauzi egiteko aukera izango dute, musika elektronikoak lagunduta.

Uztailaren 16an, larunbatez, 1990eko hamarkadara jauzi egiteko parada izango da Sanagustin kulturgunean. Izan ere, sasoi hartan entzutetsu egin ziren musika elektroniko doinuak entzun ahal izango dira DJ festan.

Gonbidatu berezi bat ere izango da: Chimo Bayo artista mitikoa. Gainera, disko jartzaile hainbat ere izango dira: Alina Mora, Dario Nuñez, Julius MC eta DJ Mari. Dagoeneko salgai daude festarako sarrerak, Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamabi eurotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide