Jendetza elkartu da Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketaren azken saioan

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 29a, 09:59

Matraka eta OstiKda taldeek eskaini dituzte emanaldiak Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketaren azken saioan, eta giro aparta sortu da herrian. Epaimahaiak datozen egunetan jakinaraziko du zein izan den txapelketako irabazlea.

Atzo, zapatua, egin zuten Euskal Herriko I. Elektrotxaranga Lehiaketaren azken saioa. Bi asteburutan lau elektrotxarangak eskaini dituzte emanaldiak, eta atzokoan beste bi izan ziren Alde Zaharreko giroa alaitzen. Hain zuzen ere, Matraka eta OstiKda taldeen txanda izan zen atzo, eta jendetza elkartu zen haien bueltan.

AZTE tabernarien elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute egitasmoa, eta lehen saioa duela hiru aste egin zuten; Elektrotxuflak eta Zütik elektrotxarangek giro paregabea sortu zuten kalean. Joan zen astean, berriz, Game of Txaranga eta 3Indarrok elektrotxarangen txanda izan zen.

Lehiaketan parte hartu duten sei elektrotxarangen saioen ostean, epaimahaiak zein den Euskal Herriko Elektrotxarangen Lehiaketaren lehen edizioaren irabazlea jakinaraziko du –egunik ez dute zehaztu– , eta elektrotxaranga onenak 6.000 euroko diru saria eskuratuko du.

Hona hemen Matraka elektrotxarangaren irudi batzuk, bideoan:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide