Sanjuandegiko festak 2022

Ostegunean izango da Sanjuandegiko barraken eguna

Julene Frantzesena 2022ko mai. 30a, 11:18

Sanjuandegiko barraketako irudia.

Herritarrek prezio merkeagoan ibili ahal izango dute egun horretan barraketan. Hain zuzen, txartel bakoitza euro baten trukean erosi ahal izango dute, 17:00etatik 21:00etara.

Umeen Egunarekin hasi ziren zapatuan Sanjuandegiko festak, eta egunotan izango dute horiek jarraipena. Barrakak ere zabalik dira dagoeneko, eta ostegunean, ekainaren 2an, horietan prezio merkeagoan ibiltzeko aukera izango dute herritarrak. Hain zuzen, txartel bakoitza euro baten trukean erosi ahal izango da 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Gainera, musikarik gabeko ordutegia ere izango da barraketako gunean, Marea Urdinaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanari esker. Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako une egokiagoak sortzeko xedez ezarri dituzte musikarik gabeko tarteak: ekainaren 2an ez da musikarik izango epaitegiaren aurreko plazan, eta ekainaren 4an eta 5ean, berriz, goizetik 18:00etara arte kenduta izango da musika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide