Biziraun elkarteko kideen solasaldia, bideoan

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 30a, 11:36

Agustin Erkizia eta Eva Bilbao Biziraun elkarteko kideek hitzaldia eman dute buru osasunaren inguruko jardunaldien barruan. Saioa osorik ikus daiteke hemen.

Buru osasunaren inguruko jardunaldien barruan, Biziraun elkarteko Agustin Erkiziak eta Eva Bilbaok hitzaldia eman zuten joan den ostegunean, eta dagoeneko ikusgai dago saioaren bideoa. Maite duten norbaiten suizidioak mindutako elkartea da Biziraun, eta suizidioaren inguruko hainbat mito deseraikitzeko eta arrisku egoerak atzemateko hainbat gako azaldu zituzten hizlariek saioan. Horrez gain, elkartea eta egiten duten lana ere ezagutarazi zituzten solasaldian.

Jardunaldien barruko azken saioa datorren ostegunean, ekainaren 2an, izango da. Hitzaldi horretan Aitziber Garmendiak eta Garbiñe Larreak parte hartuko dute. Biek oso gertutik bizi izan dute suizidioaren gaia; izan ere, biek bikotekidea galdu dute suizidioaren eraginez, baina biak oso etapa desberdinetan daude gaur egun. Beren bizipenaren inguruko hausnarketak plazaratuko dituzte 18:00etan, Azoka Plazako lehen solairuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide