Ostegunean itxiko dute kultur elkarteei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 30a, 11:34

Herriko kultur taldeek ekainaren 2ra arte eska ditzakete urteko ohiko jardunerako dirulaguntzak. Azpeitiko Udalak 47.500 euro bideratu ditu horretara.

Azpeitiko kultur elkarte edo erakundeek ostegunera –ekainak 2– bitartean eska ditzateke urteko ohiko jardunerako eta gastuetarako dirulaguntzak. Elkarteek eskaera orria bete eta udaletxean aurkeztu beharko dute. Deialdiaren inguruko xehetasun guztiak, hemen

Azpeitiko Udalak ematen ditu kultur jarduerarako dirulaguntzak, "kultur taldeak sustatzeko, Azpeitia dinamikoa, parte-hartzailea eta kulturalki aktiboa izaten jarraitzeko" helburuz. Hori dela eta, erakundeak 47.500 euro bideratu ditu kultur arloko dirulaguntzetara. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide