Zaragozako Sos del Rey Catolico herrira irteera antolatu du Baigera elkarteak ekainaren 16rako. Egun horretan, 08:30ean jarri dute elkartzeko hitzordua, San Martin egoitzaren parean. Handik autobusez joango dira bisitatuko duten herrira, eta 11:00etarako han egotea aurreikusten dute.
11:00etan bisita gidatua egingo dute Sos del Rey Catolico ezagutzeko, eta ondoren bazkaritarako tartea hartuko dute. Hain zuzen, 14:00ak aldera joango dira bazkaltzera Vinacua jatetxera. Bazkalostean itzuliko dira Azpeitira.
Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, Baigeraren bulegoan edo Baigerako kideren batekin harremanetan jarrita. Joan-etorria 35 euro ordaindu beharko da, jatetxea barne. Hamaiketakoa, aldiz, norberak eraman beharko du, eta edariak Baigerak jarriko ditu.