Ate joka datoz Sanjuandegiko festak, eta Emakumeen Txokoaren bitartez, "indarkeria matxistarik gabeko gunea" jarriko dute ostiralean, Gazte Egunean, Baigera II jatetxearen aurrean. Emakumeen Txokoko kideek sare sozialetan adierazi dutenez, jaiek "sistema heteropatriarkalean ematen diren zapalkuntzak eta indarkeriak biziagotzen" dituzte, eta horri aurre egiteko, Emagin elkarteko kideak Sanjuandegin izango dira hainbat baliabide eskaintzen, 18:00etatik 02:00etara bitartean. "Espazio publikoak emakume* eta LGBTIQ+ pertsonentzat seguruak izatea denon esku dago", gaineratu dute.
Horrez gain, herritarren eskura jarri dute sarean indarkeria matxistari aurre egiteko lagungarri den gida bat, eta honako lotura honetan irakur daiteke. Bertan, hainbat aholkuren, baliabideren eta zerbitzuren berri ematen dute.