Udako kirol jardueretan izena emateko epea zabaldu du Kirol Patronatuak

Julene Frantzesena 2022ko eka. 1a, 13:26

Igeriketa ikastaro bateko irudia. (Azpeitiko Udala)

Uztaileko umeen igeriketa ikastaroan gaur, bihar eta etzi eman ahal izango da izena, eta irailekoan ekainaren 20tik 24ra bitartean. Udako gainerako jardueretako izen-ematea ekainaren 6an irekiko dute. Urritik ekainera bitarteko ikastaroetarako izena irailean eman beharko da.

Azpeitiko Kirol Patronatuak zabaldu du udako kirol jardueretan izena emateko epea. Uztaileko umeen igeriketa ikastaroan gaur, bihar eta etzi eman ahal izango da izena, eta irailekoan, berriz, ekainaren 20tik 24ra bitartean. Udako gainerako jardueretako izen-ematea ekainaren 6an irekiko dute.

Kirol Patronatuak azaldu duenez, "zerbitzua hobetzeko helburuz", aldaketak ezarri ditu izen-emate epeetan, eta beraz, aurrerantzean bi denboralditan bereiziko dituzte kirol jardueretako izen emateak: uda eta urtea.

Hori dela eta, urritik ekainera eskaintzen dituzten kirol jardueretako izen-emateak irailean zabalduko dituzte. Zehazki, irailaren 12tik 16ra eman ahal izango da izena umeen igeriketa ikastarorako, eta gainerako jardueretarako izena irailaren 12tik aurrera eman ahal izango dute herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide