Ongarriztaketa tailerrak izango dira asteartean baratze parkeetan

Julene Frantzesena 2022ko eka. 2a, 08:35

Otzakako baratze parkea.

Zer ongarri eta horiek zer modutan erabili landuko dute doako ikastaroetan. Otzakako saioa 17:00etatik 18:15era izango da, eta Izarraizpekoa, berriz, 18:15etik 19:30era bitartean.

Furgobaratzak antolatuta, ongarriztaketari buruzko tailerrak izango dira asteartean Otzakako eta Izarraizpeko baratze parkeetan. Otzakako saioa 17:00etatik 18:15era izango da, eta Izarraizpekoa, berriz, 18:15etik 19:30era bitartean.

Bi saioak doakoak izango dira, eta baratzeetako erabiltzaileek ez ezik, edozein herritarrek parte hartu ahal izango dute horietan. Zer ongarri eta horiek zer modutan erabili landuko dute ikastaroetan, eta gainera, Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute –baratzeei buruzko aholkularitza, hazi ekologikoen ingurukoa...–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide