Ekaineko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Itxaso Egigurenek sortutako panpinak

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 1a, 17:08

Datozen egunetan hasiko da Uztarria ekaineko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Landutako edukien artean, Itxaso Egiguren azpeitiarrak eskuz sortutako panpinen inguruko argazki erreportajea izango da irakurgai. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Osasun arazoak tarteko hasi zen eskulanak egiten Itxaso Egiguren azpeitiarra. Hasieran entretenimendu zena, zaletasun bihurtu zen harentzat, baita lagungarri ere. Bere esperientzia eta egindako lanak partekatu ditu Egigurenek Uztarriaren Klik! argazki erreportajean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide