Esperientziak partekatu dituzte anai-arreben lehen topaketan

Julene Frantzesena 2022ko eka. 3a, 09:20

Atzoko topaketan parte hartu zuten lagunak. (Atzegi)

Atzegik antolatuta egin zuten atzo topaketa hainbat lagunek, Basazabal jauregian. Adimen urritasuna duten pertsonen anai-arreben figura aldarrikatzeko egitasmoa izan zen, baita bakoitzak bere bizipenak partekatzekoa ere.

Anai-arreben topaketa egin zuten atzo hainbat herritarrek Basazabal jauregian, eta hasi dira dagoeneko sarea ehuntzen. Atzegik antolatuta, adimen urritasuna duten pertsonen anai-arreben papera aldarrikatzeko, bizipenak partekatzeko eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten hitzordura joandakoek. Atzegik anai-arreben figura indartzeko hiru saio antolatu ditu, eta horietako bat izan zen atzo Azpeitian egindakoa. 

Anai-arreben topaketak gai hartuta, honako erreportaje hau egin du Aitziber Arzallusek Gipuzkoako Hitzarako.

Erlazionatuak

Anai-arrebek ere badutelako zer esan

Mailo Oiarzabal 2022 mai 26 Azpeitia

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide