Suizidioaz gordin aritu dira hizketan Aitziber Garmendia eta Garbiñe Larrea

Julene Frantzesena 2022ko eka. 3a, 09:50

Atzoko hitzaldiaren hasierako une bat. (Azpeitiko Udala)

Azpeitiko Udalak sustatutako osasun mentalari buruzko jardunaldietako hirugarren eta azken saioa izan zen atzo Sanagustin kulturgunean. Garmendiak eta Larreak gertutik bizi izan dute suizidioa, eta beren bizipenak kontatu dituzten dozenaka lagunen aurrean.

Atzo bukatu ziren Azpeitiko Udalak antolatutako buru osasunaren inguruko jardunaldiak. Hirugarren eta azken solasaldia Sanagustin kulturgunean eskaini zuten Aitziber Garmendiak eta Garbiñe Larreak solasaldia, Ihintza Elustondo kazetariak gidatuta. Biek ala biek oso gertutik bizi izan dute suizidioa, eta beren bizipenak eta hausnarketak plazaratu zituzten atzo, dozenaka herritarren aurrean.

Lehen solasaldia Xabier Lertxundi Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruak eta Iñigo Antsorregi Dierez depresioa izandako gazteak eskaini zuten duela bi aste, Suizidioa eta depresioa gai hartuta. Bigarrena, berriz, lehengo astean izan zen, eta Biziraun elkarteko Agustin Erkizia eta Eva Bilbao aritu ziren hizlari, Suizidioa prebenitu, bizitza sustatzeko izenburupean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide