Ordu batzuk besterik ez dira falta Mantangorri Sanjuandegira heltzeko eta festa lehertzeko. Auzotarrak asteazkenetik jaietan murgilduta daude, ordea, eta horren erakusle da herenegun zein atzo Sanjuandegin izan zen giroa. Gaur, ostirala, Gazte Eguna ospatuko dute auzoan, eta dagoeneko hasi dira lehen ekitaldiak. Hain zuzen ere, Sanjuandegiko skate parkeari agurra eman diote hainbat lagunek, eta bertan izan dira adin guztietako hainbat patinatzaile. Musikaz gozatzeko aukera ere izan da ekitaldian.