Sanjuandegiko festak azken txanpan sartuta daude, baina oraindik ere badago zertaz gozatua auzoan. Goizean goiz zezena izan da kaleetan zehar, eta eguerdian dozenaka dantzari txikik emanaldia eskaini dute Jose Antonio Agirre plazaren alboko oholtzan. Askotariko dantzak egin dituzte horiek agertokian, eta eguraldi ona lagun, giro bikaina nagusitu da Sanjuandegiko jaien igande goizean. Arratsaldean jarraituko du festak, zezen txikiak eta herri kirolak izango baitira.
Hona hemen gaurko egitaraua:
- 16:30. Zezen txikiak.
- 18:30. Herri kirolak.
- 19:45. Poteko mantangorri zenbaketa.
- 20:00. Mantangorriri agurra.