Hil egin da Lasaon izandako istripuko moto gidaria

Anartz Izagirre 2022ko eka. 5a, 18:58

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 18:35 inguruan izan da istripua, eta moto gidaria hil egin da. 39 urteko gizon zumaiar bat da hildakoa. GI-631 errepidearen Azpeitia eta Zestoa arteko zatia itxita dago uneotan (19:30).

Auto batek eta moto batek elkar jo dute 18:35 inguruan, Lasao auzoaren parean, Azpeitirako noranzkoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, osasun langileek ezin izan dute moto gidaria suspertu, eta hil egin dela baieztatu dute. 39 urteko gizon zumaiar bat da hildakoa. Azpeitia eta Zestoa arteko GI-631 errepide zatia itxita dago uneotan (19:30) bi noranzkoetan, eta auto ilarak sortu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide