Sanjuandegiko festak 2022

Herri kirol erakustaldiarekin eta Mantangorriren agurrarekin bukatu dira Sanjuandegiko festak

Anartz Izagirre

Azken egunetako egitarau oparoaren ostean, amaitu dira aurtengo Sanjuandegiko festak. Zezen txikiak, poniak eta herri kirolak izan dira arratsaldean, eta Mantangorriren agurrarekin amaitu dituzte jaiak.

Bukatu dira Sanjuandegiko festak. Hainbat ekitaldi jendetsuren ostean gaur arratsaldean izan dira jaien azken ekintzak. Hasteko, zezen txikiak eta poniak izan dira, eta, ondoren, herri kirol erakustaldia ere eskaini dute Jose Antonio Agirre plazaren inguruan. Jaiak behar bezala amaitzeko, berriz, Matangorriri azken agurra eman diote, eta suziriekin eta danbatekoekin agurtu dituzte jaiak Sanjuandegin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide