Aitziber Garmendiaren eta Garbiñe Larrearen hitzaldia, bideoan

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 6a, 12:53

Beren bizitzako uneren batean, bi hizlariei tokatu zaie suizidioaren eraginez bikotekidea galtzea, eta beren bizipenak eta hausnarketak plazaratu dituzte herritarren aurrean, garden bezain gordin. Solasaldia osorik ikus daiteke hemen.

Azpeitiko Udalak antolatutako buru osasunaren inguruko jardunaldien barruan, Aitziber Garmendiak eta Garbiñe Larreak hitzaldia eman zuten joan zen ostegunean, Sanagustin kulturgunean, Ihintza Elustondo kazetariak gidatuta. Beren bizitzako uneren batean, bi hizlariei tokatu zaie suizidioaren eraginez bikotekidea galtzea, eta beren bizipenak eta hausnarketak plazaratu zituzten herritarren aurrean, garden bezain gordin.

Jardunaldietako lehen solasaldia Xabier Lertxundi Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruak eta Iñigo Antsorregi Dierez depresioa izandako gazteak eskaini zuten, Suizidioa eta depresioa izenburupean. Bigarren saioan, berriz, Biziraun elkarteko Agustin Erkizia eta Eva Bilbao aritu ziren hizlari, Suizidioa prebenitu, bizitza sustatzeko izenburupean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide