Ikasberri kirol elkarteak 25. urteurreneko jaia egin du

Anartz Izagirre 2022ko eka. 6a, 15:45

Elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta urtemuga berezia ospatu zuten larunbatean. Besteak beste, lehen aritutako jokalariek partida jokatu zuten Garmendipen, eta, ondoren, bazkaria izan zen Kiruri jatetxean.

Ikasberri kirol elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta joan den larunbatean, hilak 4, urtemuga berezia ospatu zuten egun osoan zehar. Hasteko, lagun arteko neurketa jokatu zuten azken urteetan Ikasberrin aritu diren zenbait jokalarik, eta partida amaitutakoan, luntxa egin zuten. Horren ostean, berriz, bazkaria egin zuten Kiruri jatetxean, eta hainbat sari banatu zituzten bertan. Besteak beste, elkartean 25 urte egin dituen Ibai Aldalur jokalariari eta egun elkartearen lehendakari denari oroigarria eman zioten.

Hona hemen kategoria bakoitzean banatu zituzten sariak:

Infantil mutilak

Lan onari saria: Unai Zubimendi

Jokalari eredugarriena: Unai Arruti

Kadete A mutilak

Lan onari saria: Oihan Sarasua

Jokalari eredugarriena: Ekaitz Oliveira

Kadete B mutilak

Lan onari saria: Jon Areizaga

Jokalari eredugarriena: Tomas Iriarte

Jubenil mutilak

Lan onari saria: Diawoye Diarra

Jokalari eredugarriena: Iker Elorza

Gazte onena: Adei Belar

Erregional mutilak

Lan onari saria: Aitor Garate

Jokalari eredugarriena: Asier Olazabal

Preferente mutilak

Lan onari saria: Aretz Gurrutxaga

Jokalari eredugarriena: Jari Arellano

(Argazkiak: Ikasberri kirol elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide