Euskal Herriko pilota egokituko topaketa egingo dute zapatuan Azpeitian

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 6a, 18:18

Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketaren finaletako irabazleak. (Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa)

Topaketetan parte hartuko duten lagunek bi modalitatetan jokatuko dituzte partidak: gurpildun aulkiko gomazko paletan eta teniseko paletan. 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara bitartean izango dira neurketak Izarraitz pilotalekuan eta Betharrametako frontoian. 

I. Euskal Herriko pilota egokituko topaketa izango da larunbatean, ekainaren 11n, Azpeitian. Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako topaketa izango da larunbatekoa, eta egun guztiak zehar jokatuko dituzte neurketak Izarraitz pilotalekuan nahiz Betharrametako frontoian. 

Bi modalitatetan jokatuko dituzte partidak topaketetara animatzen diren lagunek. Batzuek, gurpildun aulkiko gomazko paletan jokatuko dute, eta, besteek, adimen urritasuna dutenek, teniseko paletan. Neurketak goizez zein arratsaldez jokatuko dituzte. Hain zuzen, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Eguerdian, aldiz,  bazkaria egingo dute jardunaldira animatzen diren kide guztiek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide