Herrian dauden premien "argazki oso bat" jasotzeko galdeketa egiten ari da udala

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 7a, 16:35

Azpeitiko Alde Zaharra. (Maialen Etxaniz)

Atzo hasi ziren herritarrei telefono bidezko galdetegiak egiten, haien iritzia jaso eta "babes sozialeko zein ekonomikoko neurriak fintzeko" asmoz. 

"Herritarren beharrak ezagutzeko eta babes sozialeko zein ekonomikoko neurriak fintzeko" galdetegia jarri du martxan Azpeitiko Udalak. Telefono bidezko galdetegia da herritarrek jasoko dutena, eta deia jasotzen dutenei hainbat galdera erantzuteko eskatuko diete. Erakundeak azaldu duenez, helburua da Azpeitiko premien "argazki oso bat jasotzea". "Emaitza horiek aintzat hartuta baloratuko eta osatuko dira gaur egun martxan dauden babes sozialerako plana, etxebizitza plana, sustapen ekonomikorako plana… baita egitasmo berriak abian jartzeko premia dagoen ere", azaldu du erakundeak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide