2022/07/29 21:30

Luis Enrique Sorianoren heriotzaren urtemugako oroimen emanaldia

Luis Enrique Sorianoren heriotzaren urtemugako oroimen emanaldia
Elkargunearen ondoko plazan, Azpeitia

Luis Enrique Soriano dominikar gazteak bere buruaz beste egin zuen iazko uztailaren 30ean. Esplotazio egoeran lan egin zuen hiru urtez, eta egoera latz hori pairatu zuen enpresan bertan eman zion bukaera bere buruari. Gertaera larri horren urtemugan, oroimen ekitaldi bat egingo dugu. Gaztea oroitzeaz gain, herriko hainbat pertsonek bizitako esplotazio testigantzak irakurriko dira emanaldian, eta poesiak eta musikak ere izango dute tartea. Ekitaldia gaueko 21:30ean egingo da, Soreasuko Elkargunearen ondoko plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide