Gero eta gertuago daude saninazioak, eta festa horietarako prestatzen ari da herria dagoeneko. Horren erakusle da azken egunotan zezen plazak hartu duen itxura: izan ere, udala txukunketa lanak egiten ari da gune horretan. Zehazki, zezen plaza margotzen eta haren teilatua konpontzen ari dira.