Nuarbeko trinitateetara joan-etorria egiteko autobusak ibiliko dira zapatuan

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 10a, 09:02

Sokamuturra, 2019ko trinitateetan. Aurten ere ibiliko da zezena kalean, zapatu arratsaldean.

16:00etan eta 23:00etan irtengo dira Azpeititik Nuarbera joateko autobusak, anbulatorio aurretik; 19:00etan eta 03:00etan, berriz, Nuarbetik Azpeitira joatekoak.

Zapatutik astelehenera ospatuko dituzte aurten Trinitate festak Nuarben, eta jaietako lehen egunerako prestatu duten egitarauaz gozatzera joan nahi dutenek Azpeititik Nuarberako joan-etorria autobusean egiteko aukera izango dute.

Etzi, 16:00etan eta 23:00etan irtengo dira Azpeititik Nuarbera joateko autobusak, anbulatorio aurretik; 19:00etan eta 03:00etan, berriz, Nuarbetik Azpeitira joatekoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide