Nagore Alkorta Xubi enpresa ezagutzen izan da Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 10a, 08:21

Nagore Alkorta (eskuinean), Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea eta beste hainbat ordezkari, atzo Xubin. (Azkoitiko Udala)

Eusko Jaurlaritzak Urola Erdiko enpresa txiki eta ertainei zuzendutako laguntza-plana aurkeztu zuen atzo, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean. Horren ostean egin zuten bisita Azkoitiko Xubi enpresara. 

Eusko Jaurlaritzak Urola Erdiko enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022ko laguntza-plana aurkeztu zuen atzo Basazabal jauregian. Informazio saio hori Iraurgi Berritzenekin elkarlanean antolatutakoa izan zen, eta Urola Erdiko hogei enpresa inguruk parte hartu zuten bertan. Laguntza programen aurkezpenaren ondoren, jardunaldian parte hartu zuten enpresetako ordezkariek networkinga egiteko aukeratu izan zuten, eta bukatzeko, Eusko Jaurlaritzako eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariek bisita instituzionala egin zuten Azkoitiko Xubi Engranajes enpresara. Bertan izan zen Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria.  

Xubi Engranajes Xubi Group-en enpresetako bat da, Renogear, BSG Zuazo eta Osaturekin batera. Doitasun handiko engranejeak diseinatu eta fabrikatzen ditu enpresak. Esteban Sudupe enpresaren sortzaileak gidatuta, erakundeetako ordezkariek Xubi Engranajesen ekoizpen planta bisitatu zuten. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide