Azken boladan ohikoak izaten ari dira lapurretak herrian, eta egunotan ere lapurreta kasu bat baino gehiagoren berri izan du hedabide honek. Hain zuzen ere, Loiolako Inazio Hiribideko saltoki batean eta gune bereko bi etxebizitzatan sartu dira lapurrak aste honetan. Ametsen Txokoa izeneko dendan sartu ziren asteazkenean, eta atzo, berriz, bi etxebizitzatan egin zuten lapurreta. Batez ere, bitxiak ostu dituzte bi etxebizitza horietan.
Azpeitiko Udaltzaingoak adi ibiltzeko eskatu du.