Pertsona bakan batzuekin, eta eguzki izpien faltan zabaldu dute gaur, zapatua, kanpoko igerilekua. Estali gabeko igerilekuko ateak irailaren 11ra arte egongo dira irekita, egunero 11:00etatik 20:00etara bitartean. Aurtengoan aurreko bi udetan hartutako neurririk ez da izango igerilekua erabiltzerakoan.