Pirinioetako Bidea egitasmoaren barruan, azpeitiarrek Larhun argiztatuko dute, eta horretarako 300 pertsona beharko dituzte. Egitasmoan izena emateko deia egin du Gure Eskuk.
Azpeitiko Gure Eskuk uztailaren 2ra begira hainbat ekintza antolatu ditu. Asteburu honetan, esaterako, herriko kioskoa argiztatu dute, eta hala edukiko dute bihar iluntzera bitartean. Horrez gainera, atzo haurrentzako marrazki txokoa jarri zuten kioskoaren aurrean, eta hainbat gaztetxok Gure Eskuren egitasmoaren inguruko marrazkiak egin zituzten.
(Argazkiak: Ihintza Elustondo)