Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Azpeitiko Udalaren laguntzarekin antolatutako Xoxoterako irteeran ehun lagun inguruk parte hartu dute. Herriko plazan elkartu dira 10:30ean, eta autoz igo dira Xoxotera. Han meza izan dute 11:30ean, eta segidan, Xoxoteko aterpetxearen aurrean hamaiketakoa egin dute.