Aurtengo uda sasoirako ere hainbat bisita gidatu antolatu ditu Iraurgi Berritzenen turismo sailak, eta asteburuan izango dira horietan aurrenak. Zapatuan, Loiola Iñigoren haurtzaroan eta gaztaroan izenburupean eskainiko dute bisita, 11:00etan Loiolako turismo bulegoaren paretik hasita. Bi orduko bisita gidatua izango da larunbatekoa.
Bigarrena, berriz, igandean, izango da, eta bisitariek Madalenako ospitaletik Lasaora arteko ibilbidea egin ahal izango dute. 10:00etarako jarri dute hitzordua, Madalenako ospitalearen aurrea, eta hiru ordukoa izango da bisita.
Bisita guztiak doakoak izango dira, baina horietara joan nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute 943-15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua idatzita. Bisitetako gidari da lanetan Vicente Davila ariko da.