Uztailaren 18rako jarri dute artilea jasotzeko hitzordua Azpeitian

Julene Frantzesena 2022ko eka. 15a, 08:21

Anardin egindako artile bilketa bateko irudia. (Landaola)

Egun horretan Lasaoko Anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan egingo dute artilearen bilketa. Artilea eraman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute.

Uda sasoiko artile bilketa ekainaren 29a eta uztailaren 27a bitartean egingo du Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak, eta Azpeitian jarri du hitzorduetako bat. Uztailaren 18an, astelehenez, Lasaoko Anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan egingo dute bilketa.

Egun horretan artilea eraman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute 627 45 23 97 telefono zenbakira deituta. Bilketaren egunean ordainagiria aurkeztu beharko dute herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide