Kokedama tailerra egingo dute igandean, ekainak 19, Ekoetxean. Tailer horretan parte hartzen dutenek kokedama sortuko dute, antzinako japoniar teknika baliatuz. Bi saio izango dira: bata 11:00etan, eta bestea 12:00etan. 8 urtetik gorakoei zuzendutako saioak izango dira. Plaza mugatuak direnez, ostiralera bitartean –ekainak 17– izena eman behar da, 943-81 24 48 telefonora deituta.